Historian zehar filosofo bakoitzak ere zoriontasuna bilatzeko teoria edo pentsamendu ezberdinak garatu zituzten; esaterako, Diogenes Zinopekoa (ondasun materialak alde batera utzita), Epikuro ( plazer moderatuarekin), Zenon ( ikaragaitz izatearekin)... Eta horrela liburu bat idatzi dezaket, baina benetan, nola lortzen da zoriontasuna?
Oraingoz, ezagutzen ditudan filosofoetatik behintzat, ez dut aurkitu zoriontasunaren teoria edo pentsamendu baliagarririk. Filosofo guztien pentsamenduetatik zerbait gustatzen zait, hala nola, Digoenesen ondasun materialak edota Aristotelesen praktika. Baina pentsamendu guztiak dute alde txarra, esaterako, Platonen estatu idealaren inposaketa (ezkutuko diktadura izanik).
Orain ni ez naiz izango zoriontasunaren bidea argituko dizuena, zoriontasunaren giltza emango dizuena. Baina bai emango dizuedala nire zoriontasunaren teoria, horrela deitzea uzten badidazue behintzat. Eskuzabala, lagun ona, enpatia, ez erraduna, norberaren maitale eta bizitzaren maitale, ez materiala eta maitatzen jakitea dira zoriontsua izateko ezaugarriak. Norberak izan behar du zoriontsu besteei ere bide berdina erakusteko edota biak eskutik zoriontasunaren bidea bizitzeko. Zoriontsua izateko pertsonen arteko harremanak ezinbestekoak dira. Eta gogoratu zoriontasuna ez dela bizitzaren amaieran lortzen, baizik eta, bizitza osoan zehar.