lunes, 28 de noviembre de 2016

BERDINTASUNA ETA ASKATASUNA JOANGO AHAL DIRA ESKUTIK EMANDA NOIZBAIT?

     Fidel Castro komunista hil da 90 urte zituela. 47 urte gobernatzen egon eta gero 2006an bere anaia Rauli utzi zion postua, zehazki orain dela 10 urte. Kuba estatu komunista bat bilakatu zuen, batzuen onespena eta beste batzuen ezezkoa jaso ondoren. Hil eta gero ere, herritar guztiak negarrez zeuden, batzuk triste eta beste batzuk pozik.
     Fidel Castrok komunismoa ezarri zuen Kuban 1959an, nahiz eta herritar batzuk horren alde ez egon. Komunismoaren ezaugarri garrantzitsuenetako bat, denak oinarrizo betebeharrak asetzen dituztela da eta denak berdinak direla, ez daudela diferentziak pobreen eta aberatsen artean. Honaino dena ondo. Baina honen atzetik askatasun eza zegoen Fidel Castroren gobernuan. Ezin zen gobernua, ezta ere Fidel kritikatu ez ahoz ezta ere idatziz. Laburbilduz, ezin zela Fidel Castrok ezarritako erregimen politikoa kritikatu.

     Posible izano ahal da mundu honetan, berdintasuna eta askatasuna eskutik batera joatea? Oraingoz, ematen du ezetz, ez Kuban ezta ere Espainian bertan. Espainian askatasuna puntu bateraino daukagu, adibidez, Espainian bizi diren musulmanak beloa ezin dute eraman leku pribatu batzuetara. eta berdintasuna ere badago baina ez guztiz, adibidez, korrupzioa dela eta daukaten erreputazioarengatik ez dituzte kartzelera eramaten. Askatasuna eta berdintasuna ditugu baina ez osotasun osoz.

     Ez da batere erraza estatu bat gobernatzea. Herritar bakoitzak modu batera pentsatzen duelako eta denen onespena jasotzea ia ezinezkoa da, denak konforme egotea egiten duzunarekin. Platon saiatu zen bere estatu-idealarekin baina ez zitzaion ondo atera eta horrela gobernari ia guztiak. Inor ez da perfektua, inork ezin ditu gauza guztiak ondo egin, baina lortuko ahal dugu noizbait gobernu askea eta berdintasuna defendatzen dituena?

lunes, 21 de noviembre de 2016

KONTZIENTZIAK ERAGINA AHAL DU GUGAN?

     Donald Trump Estatu Batuetako presidentea bilakatu da. Bai, ondo entzun duzu, Donald Trump errepublikarra, arrazista, xenofoboa, protekzionista... Barack Obama zortzi urtez karguan egon ondoren, berak egindako aurrerakuntza guztiak Trump-ek pikutara bidaliko ditu. Obama presindente eredugarria izan da, ez bakarrik amerikarrentzat, mundu osoarentzat ere. Orain, zergatik hautatu dute Donald, Obamaren bestelakoa bada? Norbaitek badaki jakinarazteko, ezen nik ezdakit.

     "Inor ez da okerra bere borondatez; inork ez du gaizkia nahita egiten, ongia ezagutzen ez duelako baizik". Ezagutzen esaldi hau? Sokratesena da, Platonen maisu handia. Zergatik esaldi hau? Bada, ziurrenik esaldia irakurtzean parra egin duzuela, pentsatu duzuela, nola ahal zuen maisu honek horrela pentsatu? Nik ere hasieran berdina pentsatu nuen baina orain iritziz aldatu dut.

     Sokrates pertsona umila zen, bere bestelako esaldi ezagunetako batek horrela adierazten zuen "solo se que no se nada". Bere filosofia ezinhobea zen, uste zuelako, denak ongia zer den badakigunez, inork ez duela gaizki jokatuko bere borondatez. Bakoitzaren kontzientziak eragina izango zuela gugan eta horren eraginez ongi jokatuko genuela.

     Zoritxarrez, kasu honetan eta zorionez, beste kasu gehienetan, pertsona guztiak ezberdinak gara eta ez dugu izaera berbera. Sokratesek bere teoria pentsatzerakoan bere esperientziaz baliatu zen eta oso ona da baina ez denontzako. Batzuek, lehen aipatu dudan gizona esaterako, badakite zer dagoen ondo eta zer gaizki baina berdin zaie, bere on partikularrak baino ez dituztelako bilatzen.

     Ez dudana ulertzen nola aukeratu duten Trump, hautatu zutenak bazekiten zer hautatzen zuten, hortaz, nola hautatu dute pertsona bat ez duena ongia bilatzen? Beraiek ere horrela pentsatzen ahal dute? Horrela pentsatzen badute, zerbait gaizki doa, mundua gaizki doa. Zer pentsatuko zuen Sokratesek honi buruz? Bere teoria birplanteatuko zuen?