lunes, 27 de marzo de 2017

APOLO ETA DIONISO

     Argitasuna eta iluntasuna, eguna eta gaua, arrazionala eta irrazionala, aristokrata eta herria, ordena eta kaosa, denak antonimoak, bestelakoak, baina aldi berean orekatuak. Apolo eta Dioniso dira, antagonikoak.

     Antzinako Greziara itzuli behar dugu, Socrates zein Platonen garaietara. Dakizuenez, Antzinako Grezian Jainko asko nabarmentzen ziren; hala nola, Zeus, Hercules, Atenea, Afrodita... Ez bazaizkizu ezagunak egiten milaka pelikula daude hauei buruz; "Furia de titanes", "Inmortals", "Hércules"...

     Antzinako Greziara itzuliz, Apolo eta Dioniso ditugu, bai Platonek eta baita ere Sokratesek Apolo defendatzen zuten. Apolo zen zuzentasunaren, ordenaren, arrazoiaren... Jainkoa, bera zen jarraitu edota imitatu beharreko Jainkoa.

     XX. mendean aldiz, Nietzsche agertzen da. Honek berriz, Dionisio eta Apoloren oreka bilatzen du. Filosofo aleman honek, gauza irrazionalei, sentimenduei, emozioei, gauza kontrolaezinei... ematen die garrantzia. Dionisio izango zen horren eredu, gauaren, iluntasunaren, kaosaren... Jainkoa. Hala ere, Nietzsche-ek bien arteko oreka bilatzen saiatzen da, ez da bakarrik zuzena izatea, ondo pasatzea ere ezinbestekoa dela pentsatzen du, bizitza bizitzeko.

     Antzinan, erlijioak garrantzi handia zuenez, emozioei, sentimenduei eta gauza irrazionalei uko egiten zieten, ez zegoen ondo ikusia, plazerra edukitzea. Gaur egun aldiz, bien arteko oreka lortu dela uste dut, astean zehar "Apolo" izanez eta asteburuetan "Dionisio" bilakatuz. Biak ezinbestekoak dira bizitza orekatua izateko, zoriontsua izateko.


domingo, 12 de marzo de 2017

SAPERE AUDE

     Zer da ilustrazioa? Bada, Ilustrazioa XVIII. mendean eman zen mugimendu kulturala da, Jainkoak inportantzia galtzen duen garaia, giza arrazoimenarekiko konfiantza bultzatuz. Argien mendea da ( el siglo de las luces), garai honetan ematen dira hainbat aldaketa; hala nola, hezkuntzaren garrantzia, entziklopediak eta hiztegiak argitaratzea, kulturaren hedapena zabaltzea...

     Ilustrazioa aipatuta Inmanuel Kant izendatzea ezinbestekoa da. Berak azaldu zuen "Zer da ilustrazioa? Galderari erantzuna" idatzitako opuskuluan. Opuskuluan, hiru tesi nabarmentzen dira; lehenik, ilustrazioa gizateriaren  irteera da bere erruzko adingabetasunetik; tutoretza eta inposaketa arrotzetatik askaturiko arrazoimen autonomoaren erabileran datza. Horregatik, "ausart zaitez zure kabuz pentsatzen" da ilustrazioaren lema. Bigarrenik, ilustraziorako ezinbesteko baldintza, pentsatzeko eta adierazteko askatasuna da. Hirugarrenik, gizateria ez dago oraindik ilustratua, baina ilustratze prozesuan aurkitzen da, hots, aurrerapen bidean eta benetako askatasunaren lorpenerako bidean.

    Gaur egun aldiz, Kantek proposaturiko hiru tesi hauek, betetzen ahal dira? Ez nago ziur. Lehenengoa arrazoi autonomoa erabiliz, adingabetasunetik ateratzean datza. Lortu ahal dugu? Ez ahal gara gizaki dogmatikoak? Adibide garbiena futbola da, ikuskizun ezinhobea eskeintzen digute, pentsatzeari uzteko, itsuak bihurtzen gaituzte. Eta futbola bezain beste bestelako realitiak, hala nola, Gran Hermano, Supervivientes, Mujeres y Hombres y Viceversa, Gu ta Gutarrak... Ikuskizun hauek ikusiz arrazoimena erabiltzen dugu ala dogmatikoak bihurtzen gara?

     Bigarren tesiari dagokionez pentsatzeko eta adierazteko askatasuna du jomuga. Aske bizi ahal gara? Batzuetan pentsatzen duguna esatean kondenatzen gaituzte, zergatik? Eta adieraztean? Nahiz eta agian pentsatzen duzuna askatasunez adieraz dezakezun, gero gizartearen kondena edota bazterketa ez ahal dator? Mutil zein neska bati bere sexu bereko persona bat gogoko izatean ez ahal dago markatuta? Nahiz eta orain egoera hobetu oraindik asko dago hobetzeko.

     Hirugarren tesia askatasun osoa lortzean datza. Benetan guztiz askeak gara? Teorian bai baina praktikan ez, ni, beti legea errespetatzen, edozer egiteko eskubidea dut, zerbait adieratzeko, zerbait pentsatzeko... Ni kalera biluzik aterako banintz? Ez ahal nituzke kritika gogorrak jasoko? Bai, noski askea nahiz nahi dudana egiteko baina gero gizarteak kondenatzen dit. Hortaz, aske bizi ahal gara?