Pelikulak ikustea gustatzen zait noizean behin baina ikasketak direla eta ez ditut ikusten, normalean gauean direlako eta hurrengo egunean goizean goiz esantu beharra dudalako. Aste Santuetan aldiz, ez dut presarik ohera sartzeko, hortaz, "zapping" egiten ari nintzela "Zorion Perfektua" botatzen zuten Eitb-en. Filmaren izenburuak atentzioa deitu zidan, pentsatu nuen; "izenburua entzunda daukat". Buruari zenbait bira eman ondoren oroitu nintzen. DBH 4ean euskerako ikasgaiean taldeko aurkezpen bat egin genuen, Anjel Lertxundirena zehazki. Eta "Zorion Perfektua" Lertxundiren liburuetako bat da, ezagunenetarikoa ere. Filma ikustekotan nengoen eta hori zen une egokia."Zorion Perfektua" izenburu polita baina aldi berean ironiaz betea. Liburu edo pelikula bat ikustean bi gauza garrantzitsuak iruditzen zaizkit; bata izenburua eta bestea amaiera, orain zergatiak. Batetik, izenburua da lehenengo gauza entzuten edota irakurtzen duzuna, lehenengo pista, nondik norakoa, zirrara pizten dizuna. Bestetik, amaiera ere ezinbestekoa iruditzen zait. Zer zentzu dauka liburu bat irakurtzea amaiera ez baduzu gustoko? Liburu osoa pikuetara botatzen duzu, bakarrik amaieragatik. Eta amaiera "gustukoa" dela esaten dudanean ez dut esan nahi ea gustatu zaidan ala ez, baizik eta, idazleak zein zuzendariak amaiera ona ala txarra, egokia ala desegokia eman dion.
Ez nahiz ari idazten pelikula kontatzeko edota nere ikuspuntua emateko, ez, izenburuari buruz berba egiteko baizik. "Zorion Perfektua" Nietzsche-k perfektutasunean sinisten zuen? Ez, supergizakian. Zoriontasun perfektua eduki dezake norbaitek? Nietzsche-k baietz erantzungo zuen, baina supergizakiak bakarrik eta noski bizitza honetan, ez haraindikoan, beste munduan edota ideien munduan.
Nietzsche-k hemengo munduari eman zion garrantzia, bitalista zen. Mende askoren ostean Jainkoa alde batera utzi eta gizakiari, supergizakiari eman zion garrantzia. Filosofo honentzako zoriontasunaren bidea, bizitza hau zen, gu geu bizitzen ari garena."Susmoaren maisuak" taldean sartzen dute Nietzsche, Marx eta Freud-ekin batera. Bai Marx-ek eta baita ere Nietzsche-k erlijiaren aurka gogor aritu ziren.Pelikularen arira bueltatuz, ikusi ez baduzue eta zirrara hori piztu badizuet, badakizue joan eta ikusi, pena merezi du eta!