viernes, 28 de abril de 2017

"ZORION PERFEKTUA"

     Pelikulak ikustea gustatzen zait noizean behin baina ikasketak direla eta ez ditut ikusten, normalean gauean direlako eta hurrengo egunean goizean goiz esantu beharra dudalako. Aste Santuetan aldiz, ez dut presarik ohera sartzeko, hortaz, "zapping" egiten ari nintzela "Zorion Perfektua" botatzen zuten Eitb-en. Filmaren izenburuak atentzioa deitu zidan, pentsatu nuen; "izenburua entzunda daukat". Buruari zenbait bira eman ondoren oroitu nintzen. DBH 4ean euskerako ikasgaiean taldeko aurkezpen bat egin genuen, Anjel Lertxundirena zehazki. Eta "Zorion Perfektua" Lertxundiren liburuetako bat da, ezagunenetarikoa ere. Filma ikustekotan nengoen eta hori zen une egokia.

     "Zorion Perfektua" izenburu polita baina aldi berean ironiaz betea. Liburu edo pelikula bat ikustean bi gauza garrantzitsuak iruditzen zaizkit; bata izenburua eta bestea amaiera, orain zergatiak. Batetik, izenburua da lehenengo gauza entzuten edota irakurtzen duzuna, lehenengo pista, nondik norakoa, zirrara pizten dizuna. Bestetik, amaiera ere ezinbestekoa iruditzen zait. Zer zentzu dauka liburu bat irakurtzea amaiera ez baduzu gustoko? Liburu osoa pikuetara botatzen duzu, bakarrik amaieragatik. Eta amaiera "gustukoa" dela esaten dudanean ez dut esan nahi ea gustatu zaidan ala ez, baizik eta, idazleak zein zuzendariak amaiera ona ala txarra, egokia ala desegokia eman dion.

    Ez nahiz ari idazten pelikula kontatzeko edota nere ikuspuntua emateko, ez, izenburuari buruz berba egiteko baizik. "Zorion Perfektua" Nietzsche-k perfektutasunean sinisten zuen? Ez, supergizakian. Zoriontasun perfektua eduki dezake norbaitek? Nietzsche-k baietz erantzungo zuen, baina supergizakiak bakarrik eta noski bizitza honetan, ez haraindikoan, beste munduan edota ideien munduan.

     Nietzsche-k hemengo munduari eman zion garrantzia, bitalista zen. Mende askoren ostean Jainkoa alde batera utzi eta gizakiari, supergizakiari eman zion garrantzia. Filosofo honentzako zoriontasunaren bidea, bizitza hau zen, gu geu bizitzen ari garena."Susmoaren maisuak" taldean sartzen dute Nietzsche, Marx eta Freud-ekin batera. Bai Marx-ek eta baita ere Nietzsche-k erlijiaren aurka gogor aritu ziren.

     Pelikularen arira bueltatuz, ikusi ez baduzue eta zirrara hori piztu badizuet, badakizue joan eta ikusi, pena merezi du eta!



lunes, 27 de marzo de 2017

APOLO ETA DIONISO

     Argitasuna eta iluntasuna, eguna eta gaua, arrazionala eta irrazionala, aristokrata eta herria, ordena eta kaosa, denak antonimoak, bestelakoak, baina aldi berean orekatuak. Apolo eta Dioniso dira, antagonikoak.

     Antzinako Greziara itzuli behar dugu, Socrates zein Platonen garaietara. Dakizuenez, Antzinako Grezian Jainko asko nabarmentzen ziren; hala nola, Zeus, Hercules, Atenea, Afrodita... Ez bazaizkizu ezagunak egiten milaka pelikula daude hauei buruz; "Furia de titanes", "Inmortals", "Hércules"...

     Antzinako Greziara itzuliz, Apolo eta Dioniso ditugu, bai Platonek eta baita ere Sokratesek Apolo defendatzen zuten. Apolo zen zuzentasunaren, ordenaren, arrazoiaren... Jainkoa, bera zen jarraitu edota imitatu beharreko Jainkoa.

     XX. mendean aldiz, Nietzsche agertzen da. Honek berriz, Dionisio eta Apoloren oreka bilatzen du. Filosofo aleman honek, gauza irrazionalei, sentimenduei, emozioei, gauza kontrolaezinei... ematen die garrantzia. Dionisio izango zen horren eredu, gauaren, iluntasunaren, kaosaren... Jainkoa. Hala ere, Nietzsche-ek bien arteko oreka bilatzen saiatzen da, ez da bakarrik zuzena izatea, ondo pasatzea ere ezinbestekoa dela pentsatzen du, bizitza bizitzeko.

     Antzinan, erlijioak garrantzi handia zuenez, emozioei, sentimenduei eta gauza irrazionalei uko egiten zieten, ez zegoen ondo ikusia, plazerra edukitzea. Gaur egun aldiz, bien arteko oreka lortu dela uste dut, astean zehar "Apolo" izanez eta asteburuetan "Dionisio" bilakatuz. Biak ezinbestekoak dira bizitza orekatua izateko, zoriontsua izateko.


domingo, 12 de marzo de 2017

SAPERE AUDE

     Zer da ilustrazioa? Bada, Ilustrazioa XVIII. mendean eman zen mugimendu kulturala da, Jainkoak inportantzia galtzen duen garaia, giza arrazoimenarekiko konfiantza bultzatuz. Argien mendea da ( el siglo de las luces), garai honetan ematen dira hainbat aldaketa; hala nola, hezkuntzaren garrantzia, entziklopediak eta hiztegiak argitaratzea, kulturaren hedapena zabaltzea...

     Ilustrazioa aipatuta Inmanuel Kant izendatzea ezinbestekoa da. Berak azaldu zuen "Zer da ilustrazioa? Galderari erantzuna" idatzitako opuskuluan. Opuskuluan, hiru tesi nabarmentzen dira; lehenik, ilustrazioa gizateriaren  irteera da bere erruzko adingabetasunetik; tutoretza eta inposaketa arrotzetatik askaturiko arrazoimen autonomoaren erabileran datza. Horregatik, "ausart zaitez zure kabuz pentsatzen" da ilustrazioaren lema. Bigarrenik, ilustraziorako ezinbesteko baldintza, pentsatzeko eta adierazteko askatasuna da. Hirugarrenik, gizateria ez dago oraindik ilustratua, baina ilustratze prozesuan aurkitzen da, hots, aurrerapen bidean eta benetako askatasunaren lorpenerako bidean.

    Gaur egun aldiz, Kantek proposaturiko hiru tesi hauek, betetzen ahal dira? Ez nago ziur. Lehenengoa arrazoi autonomoa erabiliz, adingabetasunetik ateratzean datza. Lortu ahal dugu? Ez ahal gara gizaki dogmatikoak? Adibide garbiena futbola da, ikuskizun ezinhobea eskeintzen digute, pentsatzeari uzteko, itsuak bihurtzen gaituzte. Eta futbola bezain beste bestelako realitiak, hala nola, Gran Hermano, Supervivientes, Mujeres y Hombres y Viceversa, Gu ta Gutarrak... Ikuskizun hauek ikusiz arrazoimena erabiltzen dugu ala dogmatikoak bihurtzen gara?

     Bigarren tesiari dagokionez pentsatzeko eta adierazteko askatasuna du jomuga. Aske bizi ahal gara? Batzuetan pentsatzen duguna esatean kondenatzen gaituzte, zergatik? Eta adieraztean? Nahiz eta agian pentsatzen duzuna askatasunez adieraz dezakezun, gero gizartearen kondena edota bazterketa ez ahal dator? Mutil zein neska bati bere sexu bereko persona bat gogoko izatean ez ahal dago markatuta? Nahiz eta orain egoera hobetu oraindik asko dago hobetzeko.

     Hirugarren tesia askatasun osoa lortzean datza. Benetan guztiz askeak gara? Teorian bai baina praktikan ez, ni, beti legea errespetatzen, edozer egiteko eskubidea dut, zerbait adieratzeko, zerbait pentsatzeko... Ni kalera biluzik aterako banintz? Ez ahal nituzke kritika gogorrak jasoko? Bai, noski askea nahiz nahi dudana egiteko baina gero gizarteak kondenatzen dit. Hortaz, aske bizi ahal gara?











lunes, 20 de febrero de 2017

"LAS COMPARACIONES SON ODIOSAS"


                Arrazionalismoa ala Enpirismoa ? Arrazoia ala Esperientzia? Ideia innatoak ala ez? "A priori" edo "A posteriori" kontzeptuak? Matematika ala Fisika? Metodo Deduktibo edo Induktiboa?

                Zer da hau guztia? Bada Aro Modernoan garatu iren bi teoria edota mugimendu filosofiko kontrajarriak; Arrazionalismoa VS Enpirismoa.

                Alde batetik, Arrazionalismoa, ezagutza ziurrak lortzeko abiapuntua arrazoia dela defendatzen dute. Frantzian hasi zen mugimendua eta geroago, Europara hedatu zen. Ideia innatoetan sinesten dute, hau da, jaiotzetik ditugunak. Hortaz, "A priori" kontzeptuak lantzen dituzte. Matematika hartuko dute zientzia eredu gisa, ezin delako zalantzan jarri (1+1=2 da beti)eta Metodo Deduktiboa defendatzen dute; egia orokor batetik, egia partikular bat ondorioztatzean datza. Hau defendatu zuten autore garrantzitsuenak Descartes, Leibniz eta Spinoza dira.

                Beste aldetik, Enpirismoa, ezagutza ziurra lortzeko abiapuntua esperientzia dela defendatzen dute. Britainiar uharteetan sortu zen mugimendu filosofiko hau. Ez dituzte ideia innatoak onartzen, beraz, "A posteriori" kontzeptuak lantzen dituzte. Fisika hartuko dute zientzia eredu gisa eta Metodo Induktiboa defendatzen dute; egia partikularretik abiatuta ezagutza unibertsala lortzen duen prozedura da. Esperientzia da ezagutzaren iturria, beraz, esperimentatu ezin daitekeen guztiaren existentzia zalantzan jarriko dute; heriotzaren ondorengo bizitza, arima, Jainkoa... Hau defendatu zuten autore garrantzitsuenak Bacon, Berkeley, Locke eta Hume dira.

                Zergatik bat edo bestea? Eta zergatik ez biak batera? Edozer arrazoitzean esperimentatu behar duzu ,bestela zertarako? Hitz hutsak esatea bezala da. Gaur egun politikoak arrazoia, hau da, hitza erabiltzen dute bakoitzaren ideiak defendatzeko baina gero esperimentatu beharko da ezta? Praktikan jarri, esan dutena praktikan jarri.

                Arlo batzuetan bi objektu, pentsaera, arrazoi edota iritzi jartzen ditugu kontraesanean. Baina bien artean zein den hoberena edo egokiena aukeratu beharrean edota konparatu beharrean, zergatik ez batera jarri? Bien gauza onak potentziatu eta batera jarri? Ez ahal genuke mundu hobe bat edukiko, gauzak konparatu beharrean bien gauza onak bateratzen baditugu? Ez dakit, baina askotan gertatzen zaigu, agian ordua da pentsatzeko era aldatzea.




jueves, 26 de enero de 2017

ISILEAN EDO GARRASIKA?


     Norbait gogoratzen ahal da Espainiako gizonezkoen lehen mailan zein izan zen "pitxitxia"? Eta asistentzia gehien egin zituena? Seguru nago goleatzailea gogoan duzuela baina pase gehien egiten dituena ez. Zergatik? Bada, golei garrantzi handiagoa ematen diogulako, protagonista delako.

     Beste horrenbeste gertatzen da joko olimpikoetan, denok dakigu Michael Phelps izan zela 50m tximeletan garaile , eta bigarrena? Gogoan ahal dugu? Ez, berriro ere lehenegoari ematen diogulako garrantzia eta hori kirol guztietan gertatzen da.

    Enpresetan ere gauza bera da. Sortutako produktu berria lehen aurkezten duenak, ematen ditu merezimendu guztiak. Hala nola, Coca Cola edaria sortu zenean sekulako arrakasta izan zuen, geroago Pepsi merkatura atera zuten eta nahiz eta Coca Cola edariaren erreplika izan, ez zuen hainbesteko arrakasta eduki, zergatik? Oraingoan ere lehenengoa izateak pisu handia duelako.

     Ildo honetik jarraituta filosofian ere horrelako gauzak gertatu ziren baina justu alderantziz, lehenengoa asmatu edo sortu zuenak ez zuen merezimendua eman, bai berriz, bigarrenak. Bidegabekeria bat da.

     Aurreko artikuluaren izenburua adibide garbia da,"intelligo ut credam credo ut intelligam". San Agustinen egia absolutua zen, beraz, filosofiako lehen egia absolutua izan zen, Erdi Arokoa zehazki. Geroago, Aro Modernoaren Aita den Descartesen egia absolutua ezaguna egin zen, "cogito ergo sum", pentsatzen dut beraz, banaiz. Filosofiak hau hartu zuen lehen egia absolututzat, Descartesen ustez, ezin zena zalantzan jarri. Honek eman zuen merezimendu guztia, esaldi hau da ezaguna, ez San Agustinena. Eta argi geratu dadila ez nagoela Descarteseri meritua kentzen, baizik eta San Agustinek merezi duen merezimendua ematen.

     Ezagutzen ahal dugu Koperniko? Geozentrismoa alde batera utzi eta heliozentrimoaren teoria defendatu zuena? Seguru baietz. "Defendatu" hitza erabili dut "asmatu"-ren bestelakoa delako. "Asmatu" K.a IV- en mendeko Aristarcok egin zuelako. Baina noski, pentsatu, K.a IV -en mendean kristautasunak, beste era batera esanda, elizak, botere handia zuela. Eta elizari kontrakoa egitean heriotz zigorrera kondenatuta zeudela. Kasu honetan ere Kopernikok merezimendu guztia jaso zuen eta noski merezita, baina bakarrik aipatu besterik ez dut nahi egin, Aristarco izan zela lehen ausarta heliozentrismoa defendatu zuena. Bai, "ausarta" esaten dut, bazekielako teoria hau defendatzean hiltzeko aukera asko izango zituela.

    Zergatik hau guztia? Uste dut gauza txikiei, gauza ez hain ezagun edota garrantzitsuei ospe handiagoa eman behar diegula. Gauza txikiak dira haundi egiten gaituztenak. "Trabajo sucio" gazteleraz esaten den bezala, beharrezkoa da noizbait ezaguna egin nahi badugu. Hobe da soinua isilean egitea garrasi egitea baino.

martes, 17 de enero de 2017

"INTELLIGO UT CREDAM, CREDO UT INTELLIGAN"


     Duela aste bat atera zen iragarkia, inork espero ez genuena. Juan Cruz Mendizabal, bikario ohia, "kakus" ezizenez ezagutua, adingabeen abusuarengatik epaitu zioten. Ez naiz sartuko ea zilegi den ala ez eduki duen epaiketa edota jarriko dioten kondena. Baina bai esango dut pertsona gutxi batzuk erlijioa eta eliza ospe txarrean uzten ari direla.

     Honen ildotik, Erdi Aroko filosofo bat datorkit burura, San Agustin Hiponakoa zehazki. Maisu honek kristautasuna defenditu zuen, Jainkoa ahalguztiduna, orojakilea, guztiz justua, errukiorra, izaki absolutua eta unibertsoaren sortzailea izanik. Jainkoa zen guztien zentroa, gu geu, hau da, izaki kontingenteak ez beharrezkoak izanik.

    Zer pentsatuko zuen San Agustinek hontaz? Egia da, gaur egun behintzat, Elizak ospe txarra hartzen ari direla eta ez bakarrik pertsona gutxi hauengatik. Baizik eta dituzten monumentuenagtik ere, polemikoena, Batikanoa izanik. Zertarako behar ditu kristautasunak halako elizak, katedralak edota santuarioak? Jende asko galdezka dabil.

     Kristautasunaren oinarria denontzat edo behintzat horrela jartzen duelako liburu sakratuan (Biblian), oinarrizko gauzetatik dator, gauza sinpleetatik datorkigu zoriona. Gure barruan dagoenari erreparatu behar diogu, noski, beti Jainkoaren laguntzaz.

    San Agustinek ere horrela pentsatzen zuen baina modu erradikalagoan (horrela deitzen uzten badidazue behintzat). Berak Jainkoa jartzen du "zeruan" eredu bezala eta gu (izaki kontigenteak) Jainkoaren laguntza behar dugu ondo jokatzeko, zintzotasunez jokatzeko. Berak FEDEA eta ARRAZOIA uztartu zituen, biak batera eskutik joan behar zuten zoriontasuna lortzeko, beti Jainkoaren laguntzaz. "Sinisten dut ulertzeko, ulertzen dut sinisteko" Berak pentsatzen zuen arrazoia bilatzeko fedean sinistu behar zenuela eta alderantziz.

     Gaur egun fedea asko aldatu da, lehenago gehiengoa sinisduna zen orain berriz, zenbat gazte ikusten dituzu Elizetan? Gutxi asko. Gazteek arrazoia erabiltzen dugu baina fedea batzuetan alde batera uzten dugu. Denok sinisten dugu zerbaitetan eta hori izan behar du abiapuntu fedea garatzeko. Kristautasuna defendatzen ez dutenak errespetatzen ditut, baina seguru zerbitetan sinsiten dutela. Hori izango da jomuga zoriontasuna bilatzeko, esperantza.