Norbait gogoratzen ahal da Espainiako gizonezkoen lehen mailan zein izan zen "pitxitxia"? Eta asistentzia gehien egin zituena? Seguru nago goleatzailea gogoan duzuela baina pase gehien egiten dituena ez. Zergatik? Bada, golei garrantzi handiagoa ematen diogulako, protagonista delako.
Beste horrenbeste gertatzen da joko olimpikoetan, denok dakigu Michael Phelps izan zela 50m tximeletan garaile , eta bigarrena? Gogoan ahal dugu? Ez, berriro ere lehenegoari ematen diogulako garrantzia eta hori kirol guztietan gertatzen da.
Enpresetan ere gauza bera da. Sortutako produktu berria lehen aurkezten duenak, ematen ditu merezimendu guztiak. Hala nola, Coca Cola edaria sortu zenean sekulako arrakasta izan zuen, geroago Pepsi merkatura atera zuten eta nahiz eta Coca Cola edariaren erreplika izan, ez zuen hainbesteko arrakasta eduki, zergatik? Oraingoan ere lehenengoa izateak pisu handia duelako.
Ildo honetik jarraituta filosofian ere horrelako gauzak gertatu ziren baina justu alderantziz, lehenengoa asmatu edo sortu zuenak ez zuen merezimendua eman, bai berriz, bigarrenak. Bidegabekeria bat da.
Aurreko artikuluaren izenburua adibide garbia da,"intelligo ut credam credo ut intelligam". San Agustinen egia absolutua zen, beraz, filosofiako lehen egia absolutua izan zen, Erdi Arokoa zehazki. Geroago, Aro Modernoaren Aita den Descartesen egia absolutua ezaguna egin zen, "cogito ergo sum", pentsatzen dut beraz, banaiz. Filosofiak hau hartu zuen lehen egia absolututzat, Descartesen ustez, ezin zena zalantzan jarri. Honek eman zuen merezimendu guztia, esaldi hau da ezaguna, ez San Agustinena. Eta argi geratu dadila ez nagoela Descarteseri meritua kentzen, baizik eta San Agustinek merezi duen merezimendua ematen.Ezagutzen ahal dugu Koperniko? Geozentrismoa alde batera utzi eta heliozentrimoaren teoria defendatu zuena? Seguru baietz. "Defendatu" hitza erabili dut "asmatu"-ren bestelakoa delako. "Asmatu" K.a IV- en mendeko Aristarcok egin zuelako. Baina noski, pentsatu, K.a IV -en mendean kristautasunak, beste era batera esanda, elizak, botere handia zuela. Eta elizari kontrakoa egitean heriotz zigorrera kondenatuta zeudela. Kasu honetan ere Kopernikok merezimendu guztia jaso zuen eta noski merezita, baina bakarrik aipatu besterik ez dut nahi egin, Aristarco izan zela lehen ausarta heliozentrismoa defendatu zuena. Bai, "ausarta" esaten dut, bazekielako teoria hau defendatzean hiltzeko aukera asko izango zituela.
Zergatik hau guztia? Uste dut gauza txikiei, gauza ez hain ezagun edota garrantzitsuei ospe handiagoa eman behar diegula. Gauza txikiak dira haundi egiten gaituztenak. "Trabajo sucio" gazteleraz esaten den bezala, beharrezkoa da noizbait ezaguna egin nahi badugu. Hobe da soinua isilean egitea garrasi egitea baino.

