Arrazionalismoa ala Enpirismoa ? Arrazoia ala
Esperientzia? Ideia innatoak ala ez? "A priori" edo "A
posteriori" kontzeptuak? Matematika ala Fisika? Metodo Deduktibo edo
Induktiboa?
Zer
da hau guztia? Bada Aro Modernoan garatu iren bi teoria edota mugimendu
filosofiko kontrajarriak; Arrazionalismoa VS Enpirismoa.
Alde
batetik, Arrazionalismoa, ezagutza ziurrak lortzeko abiapuntua arrazoia dela
defendatzen dute. Frantzian hasi zen mugimendua eta geroago, Europara hedatu
zen. Ideia innatoetan sinesten dute, hau da, jaiotzetik ditugunak. Hortaz,
"A priori" kontzeptuak lantzen dituzte. Matematika hartuko dute
zientzia eredu gisa, ezin delako zalantzan jarri (1+1=2 da beti)eta Metodo
Deduktiboa defendatzen dute; egia orokor batetik, egia partikular bat ondorioztatzean
datza. Hau defendatu zuten autore garrantzitsuenak Descartes, Leibniz eta
Spinoza dira.
Beste
aldetik, Enpirismoa, ezagutza ziurra lortzeko abiapuntua esperientzia dela
defendatzen dute. Britainiar uharteetan sortu zen mugimendu filosofiko hau. Ez
dituzte ideia innatoak onartzen, beraz, "A posteriori" kontzeptuak
lantzen dituzte. Fisika hartuko dute zientzia eredu gisa eta Metodo Induktiboa
defendatzen dute; egia partikularretik abiatuta ezagutza unibertsala lortzen
duen prozedura da. Esperientzia da ezagutzaren iturria, beraz, esperimentatu
ezin daitekeen guztiaren existentzia zalantzan jarriko dute; heriotzaren
ondorengo bizitza, arima, Jainkoa... Hau defendatu zuten autore
garrantzitsuenak Bacon, Berkeley, Locke eta Hume dira.
Zergatik
bat edo bestea? Eta zergatik ez biak batera? Edozer arrazoitzean esperimentatu
behar duzu ,bestela zertarako? Hitz hutsak esatea bezala da. Gaur egun
politikoak arrazoia, hau da, hitza erabiltzen dute bakoitzaren ideiak
defendatzeko baina gero esperimentatu beharko da ezta? Praktikan jarri, esan
dutena praktikan jarri.
Arlo
batzuetan bi objektu, pentsaera, arrazoi edota iritzi jartzen ditugu
kontraesanean. Baina bien artean zein den hoberena edo egokiena aukeratu
beharrean edota konparatu beharrean, zergatik ez batera jarri? Bien gauza onak
potentziatu eta batera jarri? Ez ahal genuke mundu hobe bat edukiko, gauzak
konparatu beharrean bien gauza onak bateratzen baditugu? Ez dakit, baina askotan
gertatzen zaigu, agian ordua da pentsatzeko era aldatzea.

