miércoles, 21 de diciembre de 2016

ZORIONTASUNA

     Zer da zoriontasuna? Nola lortzen da zoriontasuna? Gizakia existitu zen momentutik zoriontasunaren bila ibili da. Denok jaiotzen garen momentutik  hiltzen garen arte zoriontasuna dugu helburu, nahiz eta ez izan kontziente, inkontzienteki bizitza osoan zehar zoriontasuna dugu jomuga.

     Historian zehar filosofo bakoitzak ere zoriontasuna bilatzeko teoria edo pentsamendu ezberdinak garatu zituzten; esaterako, Diogenes Zinopekoa (ondasun materialak alde batera utzita), Epikuro ( plazer moderatuarekin), Zenon ( ikaragaitz izatearekin)... Eta horrela liburu bat idatzi dezaket, baina benetan, nola lortzen da zoriontasuna?

    Oraingoz, ezagutzen ditudan filosofoetatik behintzat, ez dut aurkitu zoriontasunaren teoria edo pentsamendu baliagarririk. Filosofo guztien pentsamenduetatik zerbait gustatzen zait, hala nola, Digoenesen ondasun materialak edota Aristotelesen praktika. Baina pentsamendu guztiak dute alde txarra, esaterako, Platonen estatu idealaren inposaketa (ezkutuko diktadura izanik).

     Orain ni ez naiz izango zoriontasunaren bidea argituko dizuena, zoriontasunaren giltza emango dizuena. Baina bai emango dizuedala nire zoriontasunaren teoria, horrela deitzea uzten badidazue behintzat. Eskuzabala, lagun ona, enpatia, ez erraduna, norberaren maitale eta bizitzaren maitale, ez materiala eta maitatzen jakitea dira zoriontsua izateko ezaugarriak. Norberak izan behar du zoriontsu besteei ere bide berdina erakusteko edota biak eskutik zoriontasunaren bidea bizitzeko. Zoriontsua izateko pertsonen arteko harremanak ezinbestekoak dira. Eta gogoratu zoriontasuna ez dela bizitzaren amaieran lortzen, baizik eta, bizitza osoan zehar.

lunes, 28 de noviembre de 2016

BERDINTASUNA ETA ASKATASUNA JOANGO AHAL DIRA ESKUTIK EMANDA NOIZBAIT?

     Fidel Castro komunista hil da 90 urte zituela. 47 urte gobernatzen egon eta gero 2006an bere anaia Rauli utzi zion postua, zehazki orain dela 10 urte. Kuba estatu komunista bat bilakatu zuen, batzuen onespena eta beste batzuen ezezkoa jaso ondoren. Hil eta gero ere, herritar guztiak negarrez zeuden, batzuk triste eta beste batzuk pozik.
     Fidel Castrok komunismoa ezarri zuen Kuban 1959an, nahiz eta herritar batzuk horren alde ez egon. Komunismoaren ezaugarri garrantzitsuenetako bat, denak oinarrizo betebeharrak asetzen dituztela da eta denak berdinak direla, ez daudela diferentziak pobreen eta aberatsen artean. Honaino dena ondo. Baina honen atzetik askatasun eza zegoen Fidel Castroren gobernuan. Ezin zen gobernua, ezta ere Fidel kritikatu ez ahoz ezta ere idatziz. Laburbilduz, ezin zela Fidel Castrok ezarritako erregimen politikoa kritikatu.

     Posible izano ahal da mundu honetan, berdintasuna eta askatasuna eskutik batera joatea? Oraingoz, ematen du ezetz, ez Kuban ezta ere Espainian bertan. Espainian askatasuna puntu bateraino daukagu, adibidez, Espainian bizi diren musulmanak beloa ezin dute eraman leku pribatu batzuetara. eta berdintasuna ere badago baina ez guztiz, adibidez, korrupzioa dela eta daukaten erreputazioarengatik ez dituzte kartzelera eramaten. Askatasuna eta berdintasuna ditugu baina ez osotasun osoz.

     Ez da batere erraza estatu bat gobernatzea. Herritar bakoitzak modu batera pentsatzen duelako eta denen onespena jasotzea ia ezinezkoa da, denak konforme egotea egiten duzunarekin. Platon saiatu zen bere estatu-idealarekin baina ez zitzaion ondo atera eta horrela gobernari ia guztiak. Inor ez da perfektua, inork ezin ditu gauza guztiak ondo egin, baina lortuko ahal dugu noizbait gobernu askea eta berdintasuna defendatzen dituena?

lunes, 21 de noviembre de 2016

KONTZIENTZIAK ERAGINA AHAL DU GUGAN?

     Donald Trump Estatu Batuetako presidentea bilakatu da. Bai, ondo entzun duzu, Donald Trump errepublikarra, arrazista, xenofoboa, protekzionista... Barack Obama zortzi urtez karguan egon ondoren, berak egindako aurrerakuntza guztiak Trump-ek pikutara bidaliko ditu. Obama presindente eredugarria izan da, ez bakarrik amerikarrentzat, mundu osoarentzat ere. Orain, zergatik hautatu dute Donald, Obamaren bestelakoa bada? Norbaitek badaki jakinarazteko, ezen nik ezdakit.

     "Inor ez da okerra bere borondatez; inork ez du gaizkia nahita egiten, ongia ezagutzen ez duelako baizik". Ezagutzen esaldi hau? Sokratesena da, Platonen maisu handia. Zergatik esaldi hau? Bada, ziurrenik esaldia irakurtzean parra egin duzuela, pentsatu duzuela, nola ahal zuen maisu honek horrela pentsatu? Nik ere hasieran berdina pentsatu nuen baina orain iritziz aldatu dut.

     Sokrates pertsona umila zen, bere bestelako esaldi ezagunetako batek horrela adierazten zuen "solo se que no se nada". Bere filosofia ezinhobea zen, uste zuelako, denak ongia zer den badakigunez, inork ez duela gaizki jokatuko bere borondatez. Bakoitzaren kontzientziak eragina izango zuela gugan eta horren eraginez ongi jokatuko genuela.

     Zoritxarrez, kasu honetan eta zorionez, beste kasu gehienetan, pertsona guztiak ezberdinak gara eta ez dugu izaera berbera. Sokratesek bere teoria pentsatzerakoan bere esperientziaz baliatu zen eta oso ona da baina ez denontzako. Batzuek, lehen aipatu dudan gizona esaterako, badakite zer dagoen ondo eta zer gaizki baina berdin zaie, bere on partikularrak baino ez dituztelako bilatzen.

     Ez dudana ulertzen nola aukeratu duten Trump, hautatu zutenak bazekiten zer hautatzen zuten, hortaz, nola hautatu dute pertsona bat ez duena ongia bilatzen? Beraiek ere horrela pentsatzen ahal dute? Horrela pentsatzen badute, zerbait gaizki doa, mundua gaizki doa. Zer pentsatuko zuen Sokratesek honi buruz? Bere teoria birplanteatuko zuen?

   

lunes, 31 de octubre de 2016

DEMOKRAZIA DEMAGOGIA BIHURTZEN ARI DA?

     Monarkia Tirania, Aristokrazia Oligarkia eta  Errepublika Demagogia izan ziren Aristotelesen ustez estatua antolatzeko politika ezberdinak. Baina hauen artean ezberdintasun bat eman zuen. Hauetako hiru politika zuzenak ziren (guztien ongia bilatzen zutenak) eta beste hiru okerrak( gobernuan dauden interesak baino babesten ez zituztenak). Zein ziren okerrak eta zein zuzenak? Ba nahiko garbi dago.

     Monarkia (gobernu zuzena) usteltzen denean Tirania (absolutismoa) bihurtzen da. Aristokrazia usteltzen denean Oligarkia (gutxi batzk gobernatzen dute) bihurtzen da. Eta azkenik, Errepublika usteltzen denean Demagogia (politica facil) bihurtzen da. 

     Zergatik azaltzen dut hau guztia? Bada, gaur egun Demokrazia delako politika zuzena. Baina zer pentsatuko zuen Aristotelesek Demokraziari buruz? Ezin dut bere pentsamenduetan sartu baina ziur nago gutako askok bezala pentsatuko zuela, hau da, Demokrazia Demagogia bihurtzen ari dela. Platonen garaian Sofistak ziren Demokrazia Demagogia bihurtu zutenak, erretorika erabiliz. Eta nola ez, Aristolesen maisua Platon izanik berak ere horrela pentsatuko zuen.

     Dena esanda dago, gainera, denbora asko pasa eta gero, gaur egungo gobernariak ados jarri dira eta PP-ek, hau da, Rajoy-ek gobernatuko du. Azkeneko lau urteetan PP-ek gobernatu duela ikusita, Aristolesen teoriari jarraituz, Rajoyek gobernuan dauden interesak baino babesten ez ditu. Orain bigarren aukera bat dauka (nire desadostasun osoarekin) gobernatzeko. Ez dut ezer ez espero berarengandik baina behintzat ez dezala Demokrazia Demagogia bat bihurtu. Gauzak praktikan jarri ditzala, hainbeste hitz egin beharrean.

domingo, 23 de octubre de 2016

TEORIA ALA PRAKTIKA?

     Azkeneko aste honetan disertazioa lantzen aritu gara, Rebalida edo Selektibitateari begira (oraindik ez bait dakigu zer egingo dugun) zati garrantzitsua delako. Platonekin gaude, denok ezagutzen dugun filosofo greziarra. Sokratesen jarraitzaile eta Aristotelesen maisu handia.

     Platonek estatu ideala proposatu zuen, hau da, arimaren teoria. Gizartearen antolakuntza hobetzeko asmoz. Bere estatu idealean hiru zeregin mota daude, bakoitzaren bertutearen arabera herritar bakoitzak zeregin bat du; filosofo-gobernaria, soldadua edo eskulangilea izatea. Herritar bakoitzak bere bertutearen arabera zeregin bat edukitzea, ondo dago ezta? Horrela, denen arteko lankidetzari garrantzia ematen diogu.



ARIMAREN ZATIA
ADIERAZPIDE ALEGORIKOA (mitoa)
EZAUGARRI PSIKOLOGIKOAK
BEREZKO BERTUTEA
HIRI -EGITEKOA
Arrazoi -Arima  (Zati arrazionala)
Gurdi-gidaria (burua)
Gogamena (pentsamena, nahimena)
Zuhurtasuna (prudente)
Filosofo- agintaria
Suminezko – Arima (Zati oldarkorra)
Zaldi zuria (bihotza)
Adorea, kemena, haserrea, ausardia
Sendotasuna
Zaindaria (soldadua)
Irritsezko – Arima (Zati irritsua)
Zaldi beltza (soina edo sabela)
Plazera, mina, behe-instintuak, grinak
Neurritasuna
Eskulangilea
Arimaren oreka eta harmonia
Hegodun gurdia, ondo zuzenduta
Hiru zatiek zein bere bertuteari eustea
Zuzentasuna
Hiri zuzena


    Orain dator koxka, lehen aipatu dudan disertazioan, Platonen estatu idealeko alde txarrak eta alde onak aipatu behar dira. Hortaz, kritikoki begiratuta, Platonek baldintza asko ezarri zituen estatu idealean. Esaterako, nahiz eta niri gustatu filosofo-agintaria izatea, nire bertutea soldadua bada, horretan geldituko da. Hori ondo ahal dago? Gizabanako bakoitzaren askatasunak ukatzen ari da. Bestalde, ni filosofo-gobernaria banaiz ezin ditut umeak eduki, aldiz, eskulangilea banaiz, umeak edukiko ditut, nire senargaia estatuak aukeratuz. Hori aukeratzeko eskubidea ahal da?

     Zergatik esaten dut hau guztia? Dena teorian oso polita delako (Platone estatu-ideala), baina gero praktikan jartzean aldatu egiten da. Horixe gertatzen da gaur egungo gobernariekin. Asko hitz egiten dute, proiektu berri asko aurkezten dituzte baina gero praktikan jartzerakoan ezinezkoak dira edo ez dira errealak. Ez dugu "estatu-ideal" bat sortu beharrik, ez du izan behar "ideala" ondo ateratzeko. Gauza errealekin jokatu behar dute gobernariek, posible diren gauzekin. Gehiago hitz egin beharrean, goazen atentzioa jartzera praktikari.

lunes, 10 de octubre de 2016

          Ziurrenik blogera sartu zareten guztiok "Atenea" hitza ikusi duzuenean, galdetu zarete, zer demontre da hau? Ba oraintxe azalduko dizuet.

          Atenea antzinako greziako jainkosa bat da, baina zergatik aukeratu dut Atenea eta ez Afrodita (maitasunaren jainkosa) edo hain ezaguna dugun Zeus? Arrazoia sinplea da. Filosofiari buruzko hausnarketa batzuk egingo ditut, filosofoen pentsamendu eta teoriak gaur egungo albisteekin lotuz. Jakingo duzuenez filosofia hitzak jakinduria maite duena esan nahi du. Hortaz, Atenea, jakinduriaren jainkosa izanik, ideia polita iruditu zait ATENEA izena jartzea blogari filosofiarekin lotuta dagoelako.

         Hemendik aurrera astean behin "post" bat igoko dut filosofoen pentsamendu eta teoriak gaur egungo albisteekin lotuz. Espero dut gustatzea!