domingo, 23 de octubre de 2016

TEORIA ALA PRAKTIKA?

     Azkeneko aste honetan disertazioa lantzen aritu gara, Rebalida edo Selektibitateari begira (oraindik ez bait dakigu zer egingo dugun) zati garrantzitsua delako. Platonekin gaude, denok ezagutzen dugun filosofo greziarra. Sokratesen jarraitzaile eta Aristotelesen maisu handia.

     Platonek estatu ideala proposatu zuen, hau da, arimaren teoria. Gizartearen antolakuntza hobetzeko asmoz. Bere estatu idealean hiru zeregin mota daude, bakoitzaren bertutearen arabera herritar bakoitzak zeregin bat du; filosofo-gobernaria, soldadua edo eskulangilea izatea. Herritar bakoitzak bere bertutearen arabera zeregin bat edukitzea, ondo dago ezta? Horrela, denen arteko lankidetzari garrantzia ematen diogu.



ARIMAREN ZATIA
ADIERAZPIDE ALEGORIKOA (mitoa)
EZAUGARRI PSIKOLOGIKOAK
BEREZKO BERTUTEA
HIRI -EGITEKOA
Arrazoi -Arima  (Zati arrazionala)
Gurdi-gidaria (burua)
Gogamena (pentsamena, nahimena)
Zuhurtasuna (prudente)
Filosofo- agintaria
Suminezko – Arima (Zati oldarkorra)
Zaldi zuria (bihotza)
Adorea, kemena, haserrea, ausardia
Sendotasuna
Zaindaria (soldadua)
Irritsezko – Arima (Zati irritsua)
Zaldi beltza (soina edo sabela)
Plazera, mina, behe-instintuak, grinak
Neurritasuna
Eskulangilea
Arimaren oreka eta harmonia
Hegodun gurdia, ondo zuzenduta
Hiru zatiek zein bere bertuteari eustea
Zuzentasuna
Hiri zuzena


    Orain dator koxka, lehen aipatu dudan disertazioan, Platonen estatu idealeko alde txarrak eta alde onak aipatu behar dira. Hortaz, kritikoki begiratuta, Platonek baldintza asko ezarri zituen estatu idealean. Esaterako, nahiz eta niri gustatu filosofo-agintaria izatea, nire bertutea soldadua bada, horretan geldituko da. Hori ondo ahal dago? Gizabanako bakoitzaren askatasunak ukatzen ari da. Bestalde, ni filosofo-gobernaria banaiz ezin ditut umeak eduki, aldiz, eskulangilea banaiz, umeak edukiko ditut, nire senargaia estatuak aukeratuz. Hori aukeratzeko eskubidea ahal da?

     Zergatik esaten dut hau guztia? Dena teorian oso polita delako (Platone estatu-ideala), baina gero praktikan jartzean aldatu egiten da. Horixe gertatzen da gaur egungo gobernariekin. Asko hitz egiten dute, proiektu berri asko aurkezten dituzte baina gero praktikan jartzerakoan ezinezkoak dira edo ez dira errealak. Ez dugu "estatu-ideal" bat sortu beharrik, ez du izan behar "ideala" ondo ateratzeko. Gauza errealekin jokatu behar dute gobernariek, posible diren gauzekin. Gehiago hitz egin beharrean, goazen atentzioa jartzera praktikari.

No hay comentarios:

Publicar un comentario