Donald Trump Estatu Batuetako presidentea bilakatu da. Bai, ondo entzun duzu, Donald Trump errepublikarra, arrazista, xenofoboa, protekzionista... Barack Obama zortzi urtez karguan egon ondoren, berak egindako aurrerakuntza guztiak Trump-ek pikutara bidaliko ditu. Obama presindente eredugarria izan da, ez bakarrik amerikarrentzat, mundu osoarentzat ere. Orain, zergatik hautatu dute Donald, Obamaren bestelakoa bada? Norbaitek badaki jakinarazteko, ezen nik ezdakit."Inor ez da okerra bere borondatez; inork ez du gaizkia nahita egiten, ongia ezagutzen ez duelako baizik". Ezagutzen esaldi hau? Sokratesena da, Platonen maisu handia. Zergatik esaldi hau? Bada, ziurrenik esaldia irakurtzean parra egin duzuela, pentsatu duzuela, nola ahal zuen maisu honek horrela pentsatu? Nik ere hasieran berdina pentsatu nuen baina orain iritziz aldatu dut.
Sokrates pertsona umila zen, bere bestelako esaldi ezagunetako batek horrela adierazten zuen "solo se que no se nada". Bere filosofia ezinhobea zen, uste zuelako, denak ongia zer den badakigunez, inork ez duela gaizki jokatuko bere borondatez. Bakoitzaren kontzientziak eragina izango zuela gugan eta horren eraginez ongi jokatuko genuela.
Zoritxarrez, kasu honetan eta zorionez, beste kasu gehienetan, pertsona guztiak ezberdinak gara eta ez dugu izaera berbera. Sokratesek bere teoria pentsatzerakoan bere esperientziaz baliatu zen eta oso ona da baina ez denontzako. Batzuek, lehen aipatu dudan gizona esaterako, badakite zer dagoen ondo eta zer gaizki baina berdin zaie, bere on partikularrak baino ez dituztelako bilatzen.
Ez dudana ulertzen nola aukeratu duten Trump, hautatu zutenak bazekiten zer hautatzen zuten, hortaz, nola hautatu dute pertsona bat ez duena ongia bilatzen? Beraiek ere horrela pentsatzen ahal dute? Horrela pentsatzen badute, zerbait gaizki doa, mundua gaizki doa. Zer pentsatuko zuen Sokratesek honi buruz? Bere teoria birplanteatuko zuen?

No hay comentarios:
Publicar un comentario