martes, 17 de enero de 2017

"INTELLIGO UT CREDAM, CREDO UT INTELLIGAN"


     Duela aste bat atera zen iragarkia, inork espero ez genuena. Juan Cruz Mendizabal, bikario ohia, "kakus" ezizenez ezagutua, adingabeen abusuarengatik epaitu zioten. Ez naiz sartuko ea zilegi den ala ez eduki duen epaiketa edota jarriko dioten kondena. Baina bai esango dut pertsona gutxi batzuk erlijioa eta eliza ospe txarrean uzten ari direla.

     Honen ildotik, Erdi Aroko filosofo bat datorkit burura, San Agustin Hiponakoa zehazki. Maisu honek kristautasuna defenditu zuen, Jainkoa ahalguztiduna, orojakilea, guztiz justua, errukiorra, izaki absolutua eta unibertsoaren sortzailea izanik. Jainkoa zen guztien zentroa, gu geu, hau da, izaki kontingenteak ez beharrezkoak izanik.

    Zer pentsatuko zuen San Agustinek hontaz? Egia da, gaur egun behintzat, Elizak ospe txarra hartzen ari direla eta ez bakarrik pertsona gutxi hauengatik. Baizik eta dituzten monumentuenagtik ere, polemikoena, Batikanoa izanik. Zertarako behar ditu kristautasunak halako elizak, katedralak edota santuarioak? Jende asko galdezka dabil.

     Kristautasunaren oinarria denontzat edo behintzat horrela jartzen duelako liburu sakratuan (Biblian), oinarrizko gauzetatik dator, gauza sinpleetatik datorkigu zoriona. Gure barruan dagoenari erreparatu behar diogu, noski, beti Jainkoaren laguntzaz.

    San Agustinek ere horrela pentsatzen zuen baina modu erradikalagoan (horrela deitzen uzten badidazue behintzat). Berak Jainkoa jartzen du "zeruan" eredu bezala eta gu (izaki kontigenteak) Jainkoaren laguntza behar dugu ondo jokatzeko, zintzotasunez jokatzeko. Berak FEDEA eta ARRAZOIA uztartu zituen, biak batera eskutik joan behar zuten zoriontasuna lortzeko, beti Jainkoaren laguntzaz. "Sinisten dut ulertzeko, ulertzen dut sinisteko" Berak pentsatzen zuen arrazoia bilatzeko fedean sinistu behar zenuela eta alderantziz.

     Gaur egun fedea asko aldatu da, lehenago gehiengoa sinisduna zen orain berriz, zenbat gazte ikusten dituzu Elizetan? Gutxi asko. Gazteek arrazoia erabiltzen dugu baina fedea batzuetan alde batera uzten dugu. Denok sinisten dugu zerbaitetan eta hori izan behar du abiapuntu fedea garatzeko. Kristautasuna defendatzen ez dutenak errespetatzen ditut, baina seguru zerbitetan sinsiten dutela. Hori izango da jomuga zoriontasuna bilatzeko, esperantza.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario