lunes, 20 de febrero de 2017

"LAS COMPARACIONES SON ODIOSAS"


                Arrazionalismoa ala Enpirismoa ? Arrazoia ala Esperientzia? Ideia innatoak ala ez? "A priori" edo "A posteriori" kontzeptuak? Matematika ala Fisika? Metodo Deduktibo edo Induktiboa?

                Zer da hau guztia? Bada Aro Modernoan garatu iren bi teoria edota mugimendu filosofiko kontrajarriak; Arrazionalismoa VS Enpirismoa.

                Alde batetik, Arrazionalismoa, ezagutza ziurrak lortzeko abiapuntua arrazoia dela defendatzen dute. Frantzian hasi zen mugimendua eta geroago, Europara hedatu zen. Ideia innatoetan sinesten dute, hau da, jaiotzetik ditugunak. Hortaz, "A priori" kontzeptuak lantzen dituzte. Matematika hartuko dute zientzia eredu gisa, ezin delako zalantzan jarri (1+1=2 da beti)eta Metodo Deduktiboa defendatzen dute; egia orokor batetik, egia partikular bat ondorioztatzean datza. Hau defendatu zuten autore garrantzitsuenak Descartes, Leibniz eta Spinoza dira.

                Beste aldetik, Enpirismoa, ezagutza ziurra lortzeko abiapuntua esperientzia dela defendatzen dute. Britainiar uharteetan sortu zen mugimendu filosofiko hau. Ez dituzte ideia innatoak onartzen, beraz, "A posteriori" kontzeptuak lantzen dituzte. Fisika hartuko dute zientzia eredu gisa eta Metodo Induktiboa defendatzen dute; egia partikularretik abiatuta ezagutza unibertsala lortzen duen prozedura da. Esperientzia da ezagutzaren iturria, beraz, esperimentatu ezin daitekeen guztiaren existentzia zalantzan jarriko dute; heriotzaren ondorengo bizitza, arima, Jainkoa... Hau defendatu zuten autore garrantzitsuenak Bacon, Berkeley, Locke eta Hume dira.

                Zergatik bat edo bestea? Eta zergatik ez biak batera? Edozer arrazoitzean esperimentatu behar duzu ,bestela zertarako? Hitz hutsak esatea bezala da. Gaur egun politikoak arrazoia, hau da, hitza erabiltzen dute bakoitzaren ideiak defendatzeko baina gero esperimentatu beharko da ezta? Praktikan jarri, esan dutena praktikan jarri.

                Arlo batzuetan bi objektu, pentsaera, arrazoi edota iritzi jartzen ditugu kontraesanean. Baina bien artean zein den hoberena edo egokiena aukeratu beharrean edota konparatu beharrean, zergatik ez batera jarri? Bien gauza onak potentziatu eta batera jarri? Ez ahal genuke mundu hobe bat edukiko, gauzak konparatu beharrean bien gauza onak bateratzen baditugu? Ez dakit, baina askotan gertatzen zaigu, agian ordua da pentsatzeko era aldatzea.




No hay comentarios:

Publicar un comentario