lunes, 10 de octubre de 2016

          Ziurrenik blogera sartu zareten guztiok "Atenea" hitza ikusi duzuenean, galdetu zarete, zer demontre da hau? Ba oraintxe azalduko dizuet.

          Atenea antzinako greziako jainkosa bat da, baina zergatik aukeratu dut Atenea eta ez Afrodita (maitasunaren jainkosa) edo hain ezaguna dugun Zeus? Arrazoia sinplea da. Filosofiari buruzko hausnarketa batzuk egingo ditut, filosofoen pentsamendu eta teoriak gaur egungo albisteekin lotuz. Jakingo duzuenez filosofia hitzak jakinduria maite duena esan nahi du. Hortaz, Atenea, jakinduriaren jainkosa izanik, ideia polita iruditu zait ATENEA izena jartzea blogari filosofiarekin lotuta dagoelako.

         Hemendik aurrera astean behin "post" bat igoko dut filosofoen pentsamendu eta teoriak gaur egungo albisteekin lotuz. Espero dut gustatzea!

1 comentario:

  1. Oso izen polita iruditzen zait, ATENEA, eta gainera oso ondo azaltzen duzu zergatia. ANIMO Zuriñe, ziur oso lan polita eta bikaina egingo duzula. ZORIONAK!!!

    ResponderEliminar