Ilustrazioa aipatuta Inmanuel Kant izendatzea ezinbestekoa da. Berak azaldu zuen "Zer da ilustrazioa? Galderari erantzuna" idatzitako opuskuluan. Opuskuluan, hiru tesi nabarmentzen dira; lehenik, ilustrazioa gizateriaren irteera da bere erruzko adingabetasunetik; tutoretza eta inposaketa arrotzetatik askaturiko arrazoimen autonomoaren erabileran datza. Horregatik, "ausart zaitez zure kabuz pentsatzen" da ilustrazioaren lema. Bigarrenik, ilustraziorako ezinbesteko baldintza, pentsatzeko eta adierazteko askatasuna da. Hirugarrenik, gizateria ez dago oraindik ilustratua, baina ilustratze prozesuan aurkitzen da, hots, aurrerapen bidean eta benetako askatasunaren lorpenerako bidean.
Gaur egun aldiz, Kantek proposaturiko hiru tesi hauek, betetzen ahal dira? Ez nago ziur. Lehenengoa arrazoi autonomoa erabiliz, adingabetasunetik ateratzean datza. Lortu ahal dugu? Ez ahal gara gizaki dogmatikoak? Adibide garbiena futbola da, ikuskizun ezinhobea eskeintzen digute, pentsatzeari uzteko, itsuak bihurtzen gaituzte. Eta futbola bezain beste bestelako realitiak, hala nola, Gran Hermano, Supervivientes, Mujeres y Hombres y Viceversa, Gu ta Gutarrak... Ikuskizun hauek ikusiz arrazoimena erabiltzen dugu ala dogmatikoak bihurtzen gara?Bigarren tesiari dagokionez pentsatzeko eta adierazteko askatasuna du jomuga. Aske bizi ahal gara? Batzuetan pentsatzen duguna esatean kondenatzen gaituzte, zergatik? Eta adieraztean? Nahiz eta agian pentsatzen duzuna askatasunez adieraz dezakezun, gero gizartearen kondena edota bazterketa ez ahal dator? Mutil zein neska bati bere sexu bereko persona bat gogoko izatean ez ahal dago markatuta? Nahiz eta orain egoera hobetu oraindik asko dago hobetzeko.
Hirugarren tesia askatasun osoa lortzean datza. Benetan guztiz askeak gara? Teorian bai baina praktikan ez, ni, beti legea errespetatzen, edozer egiteko eskubidea dut, zerbait adieratzeko, zerbait pentsatzeko... Ni kalera biluzik aterako banintz? Ez ahal nituzke kritika gogorrak jasoko? Bai, noski askea nahiz nahi dudana egiteko baina gero gizarteak kondenatzen dit. Hortaz, aske bizi ahal gara?
No hay comentarios:
Publicar un comentario